Zumaiarrak Hibaika eta Orio baino azkarragoak izan ziren denboraldi aurreko estropada honetan
Traineruen aurredenboraldiari hasiera bikaina eman dio Zumaia Salegi Jatetxeak, Zumaiako arraun elkartearen emakumezko traineruak. Igandean Lekeition jokatutako Isuntzaren bandera irabazi zuen Joxe Enrike Manterolak gidatzen duen taldeak.
Arraunak gora. Zumaiako arraunladiak Isuntza bandera eskutan dutela |
Hiru traineruk hartu zuten parte estropada honetan, eta zumaiarrak izan ziren onenak 11:58 denborarekin. Hibaika sailkatu zen bigarren postuan, zumaiarrekiko 16 segundora, eta Orio hirugarren 23ra. Getaria-Tolosak eta San Juanek ez zuten parte hartzerik izan, traineriletako Espainiako txapelketan izan zirelako.
Joxe Enrike Manterola gustura zegoen neskek egindako lanarekin: «Zer eman genezakeen jakitera joan gara, zalantza batzuekin, arazoak dauzkagulako denok batera entrenatzeko. Eta estropada ona egin dugu. Pozik gaude alde handia atera diegulako beste biei».
Gizonezkoen estropada ere jokatu zen herenegun Lekeition, eta Zumaia Altuna y Uria hamargarren postuan sailkatu zen. Ez ziren fin ibili Zumaiakoak Urdaibaiek irabazi zuen estropadan. Bizkaitarrekiko 55 segundora sailkatu ziren Xanti Zabaletak gidatzen dituen mutilak.
Emakumezkoen liga (Gipuzkoako liga eta Euskotren liga) uztailaren 7an hasiko da. Gizonezkoen San Miguel liga, berriz, ekainaren 30ean.
Buen comienzo de regatas de traineras Zumaia ha dado un buen comienzo ya que pudo ganar la bandera
1º Zumaia 11:58
2º Ibaika 12:14
3º Orio 12:21
Getaria- Tolosa y San Juan no pudieron tomar parte en esta regata ya que estaban participando en el Campeonato de España de Trainerillas
La trainera de los chicos quedo en decima posición
La liga gipuzcoana y Euskotren de chicas comenzara el 7 de julio, y la liga San Miguel de chicos el 30 de junio.
ANIMO A TODOS ¡¡¡¡¡¡
AUPA ZUMAIA¡¡¡¡¡¡¡
No hay comentarios:
Publicar un comentario