Eider Manzisidor eta Ioritz Manterola Gipuzkoako txapeldun
Campeones de Guipuzcoa
Taldeka irabazi ondoren, joan den asteburuan errepideko banakako txapelketak irabazi zituzten Eider Manzisidorrek eta Ioritz Manterolak.
Campeones de Guipuzcoa
Taldeka irabazi ondoren, joan den asteburuan errepideko banakako txapelketak irabazi zituzten Eider Manzisidorrek eta Ioritz Manterolak.
Infantil eta alebin mailako Gipuzkoako txapelketetan Zumaiako txirrindulari elkarteko kideek oso maila ona eman dute, eta, gainera, Viveros San Anton izan da podiuneko tokirik gorenean presentzia gehien izan duen taldea. Aurreko asteburuan taldekako alebin mailako Gipuzkoako txapelketa irabazi ondoren, Urretxun errepideko proban Ioritz Manterolak, eguraldi baldintza negargarrietan, lasterketa handia egin eta Gipuzkoako tituloa eskuratu du. Nagusitasunez gainera, indarrez soberan eta burua erabiliz oso lasterketa teknikoa izanik, hanka indartsuei buru argiarekin aginduak emanez. Horrela ezin da hutsegin. Julen Mujikak ere oso lasterketa ona egin eta 11. bukatu zuen.
Eider Manzisidorrek maila estreinatu arren, onena izan zen. Lehen itzulitik buruan jarri, lana gogotik egin eta amaieran kontrariorik ez zuen izan oikiarrak.
Eider Unanue, Espainiako txapeldun pistan
Eider Unanue zumaiarra eta Gorka Etxabe aizarnazabaldarra euskaldunik onenak izan dira kadete mailako Pistako Espainiako txirrindularitza txapelketetan. Eider Unanuek 4 domina lortu ditu guztira: urrezkoa bat –eskratxean Espainiako txapeldun da Caja Ruraleko txirrindulari zumaiarra– zilarrezko domina taldekako jazarpenean lortu du eta brontzezko bi dominak bakarkako jazarpenean eta puntuaketan. Txapelketa oso ona egin du Eider Unanuek.
Mutiletan Gorka Etxaberen lana nabarmendu behar da, Viveros San Antongo ziklistak zilarrezko domina lortu du puntuaketan; eskura izan zuen tituloa baina azken esprinean ihes egin zion urreak. Lehenengoarekin puntutara berdinduta amaitu zuen lasterketa Etxabek, eta azken esprineko postuek erabaki zuten tituloa. Zilarrezko domina horretaz gain, brontzezko bi domina lortu ditu Aizarnazabalgoak, bat banakako jazarpenean eta hemen txapelketetako denborarik onena eginez gainera eta besteka taldekako jazarpenean. Azkenean balantzea oso ona da eta Zumaiako Txirrindulari Elkartetik bi ziklistak zoriontzea besterik ez da gelditzen.
Asteburu honi begira, infantil eta alebinek larunbatean Lezon izango dute lasterketa, eta infantilek, gainera, igandean Euskadiko eskolarteko jokoetan parte hartuko dute Elgoibarren. Kadeteek igandean Urretxun izango dute lasterketa, eta juniorrek, berriz, Zegaman larunbatean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario