miércoles, 28 de marzo de 2012

CONCIERTO DE PATXI SAIZ EN ZUMAIA


ITXAROPENA diskoa                            Patxi Saiz
Patxi Saizek euskal kantu tradizionalean eta kantautoreen tradizioan oinarritzen den hamaika  kantuz osatutako ITXAROPENA izeneko disko berria dakarkigu. Izan ere, jorratzen diren gai guzietan itxaropena baita kantuen xede nagusia.


Auto-ekoizpena den disko hau, Musikorta eta Noizbehinka estudioetan grabatua eta nahastua izan da 2010 urtean zehar.


Patxi Saizen ahotsa eta gitarra dira oinarri kantu guztietan, ahotsaren esentzia izanik ardatz nagusiena; hain zuzen ere, bi ahotsetan diren abestietan nabariagoa da esentzia hori bere gordintasunean. Kantautore  izaera oinarri izanik, diskoa instrumentazio ezberdinez jantzita azaltzen zaigu: pianoa, akordeoia, biolina, oboea, armonika, baxua eta perkusio ezberdinak.


Kantuen hitz gehientsuenak Patxi Saizenak badira ere, beste autore batzuen hitzak ere erabili ditu, besteak beste, Ernest Arranbide, Luis M. Lauzirika “Txili”, Inazio Eizmendi “Basarri” eta Telesforo Monzonenak.


Bere kantuetan herrimina, espetxea, amodioa, barne hausnarketa… dira jorratzen diren gaiak eta, bereziki, itxaropena izanik, oro har,  aterabide nagusia.


PARTAIDEAK


Patxi Saiz: ahotsa gitarra  eta baxua.


J.Luis Aranburu: akordeoia eta teklatua.


Xabier Azkarate: perkusioa


Josu Salegi: oboea


Amaia Aranaga: biolina





        

No hay comentarios:

Publicar un comentario