domingo, 12 de abril de 2015

SARE KONPONTZAILEAK - ZUMAIA- COSIENDO LAS REDES



Zumaiako sare konpontzaileak oroitzen santelmoetan

Miren Urbieta (erdian) beste sare konpontzaileekin batera.
Miren Urbieta (erdian) beste sare konpontzaileekin batera.
  • Miren eta Presen dira bizirik dirauten garai bateko saregileak




Jakina da Zumaiak itsasoarekin duen lotura, baina aspaldiko oroitzapen haiek santelmo garaietan batez ere etortzen dira burura.
Garai batean, herriko famili gehienak itsasoari lotuta zeuden, astillerotan itsasontziak eraikitzen, arrantzan edota sare konpontzaile bezala esaterako.
Barku bakoitzak sare konpontzaile bereak zituen, baina elkarri ere laguntzen zioten. Izan ere, oso lan gogorra zen eta itsasontziak sareak egun batetik bestera behar zituzten arrantzaleek. Batzuk, goizaldean iristen ziren eta presaka ibili behar zuten jostunak, ordu gutxi beranduago berriz ere irtetzen zirelako.
Lurrean eserita, hankekin sareari eusten orduak botatzen zutene. Hasieran egurrezko horratzekin josten eta beranduago, Frantziatik ekarritako plastikozko horratzekin.
Faro bidean Andre Joakina, Rufina, Margari, Mari Bittori Galdots, Ulali Gorostola, Maria Luisa Iraundegi, Inaxi Arkotxa, Presenta Manterola eta Miren Urbieta sare konpontzailen taldea egoten zen lurrean eserita. Talde honetatik azkenengo biak dira bizirik dirauten bakarrak.
Presen (95) eta Miren (94) dira Zumaiako sare konpontzaileen lanari buruz geratzen diren oroitzapenik argienak. Gainera, gaur lehenengoaren omenaldia izango da Arbustain Motor Elkarteak antolatutako herriko itsasgizon zaharren hamaiketakoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario