jueves, 11 de julio de 2013

BERTSOLARIS A FAVOR DEL CLUB DE REMOS DE ZUMAIA

Zumaiako Arraun Elkartearen aldeko bertso saioa egingo da uztailaren 19an




Bertsolaritzak eta arraunak bat egingo dute uztailaren 19an, ostirala, Zumaian, 22:30etik aurrera. Arraun Elkarteak antolatuta, bertso saioa izango da Aita Mari zinema aretoan.
Berezia izango da saioa, hainbat arrazoi tarteko. Batetik, bertsolari kopurua: 12 ariko dira kantuan, Jon Maia patroi dutela. Hauek dira:
Maialen Lujanbio
Anjel Mari Peñagarikano
Jexus Mari Irazu
Aitor Mendiluze
Igor Elortza
Iker Zubeldia
Unai Iturriaga
Eneko Abasolo
Julio Soto
Sustrai Colina
Sebastian Lizaso
Amaia Agirre
Punta-puntako trainerua, zalantzarik gabe, arraun zale eta bertso zalearen gozamenerako.
Berezitasuna emango dion bestea omenaldi bat izango da. Hain zuzen, Arraun Elkarteak omendu egingo baitu klubaren historian egundoko garrantzia izan duen Luis Mari Olasagasti ‘Luxia’ entrenatzaile ohia. Ia 30 urtez izan zen entrenatzaile, eta 2010ean utzi zion lan horri. Klubak esker ona adierazi nahi dio.
Sarrera 10 euroan dago salgai leku hauetan: Zumaian bertan, Turismo Bulegoan eta Idoia Ardotegian. Saioa hasi aurretik Aita Mari aretoko lehiatilan ere jarriko dira salgai.

No hay comentarios:

Publicar un comentario