jueves, 25 de octubre de 2012

ZUMAIA BODYBOARD PRUEBA

Zumaia Bodyboard Pro 2012
26/10/2012 - 28/10/2012
 
Alex_naiz
 
Zumaia
Urriko azken asteburuan (26tik 28ra) kontinenteko bodyboardlari onenak bilduko dira Zumaian, Europako Zirkuituko bigarren proba jokatuko baita Itzurun hondartzan. Partehartzaileen artean bi dira aipagarrienak: Pierre Louis Costes munduko txapelduna eta Alex Uranga zumaiarra (13. munduko sailkapenean). Txapelketa ofizialki ostiralean hasiko bada ere, antolatzaileek aurreratu dute itsasoko iragarpenari begiratuta, ziurrenik larunbata arte ez dela lehia hasiko. ZISKE Zumaiako surf elkarteak antolatu du txapelketa Udalaren eta hainbat babesleren laguntzarekin.
Bodyboard kirolak zale asko ditu herrian, azken urteotan indar handia hartu baitu. Gainera, Itzurungo olatuak oso aproposak dira bodyboard praktikatzeko. Nazioartean ere emaitza bikainak ari dira lortzen. Indar hori ikusirik, nazioarteko txapelketa bat antolatzea pentsatu zuten ZISKEko kideek. «Txapelketa bat antolatu nahi genuen Zumaian, baina maila oneko zerbait. Ikusi genuen Europako Zirkuitua azken urteotan ia galduta zegoela eta pentsatu genuen merezi zuela hura berreskuratzeko ahalegina egitea. Australian eta Brasilen zirkuitu indartsuak dituzten bezala, Europan ere merezi dugu halako zerbait».
Harremanak egin ondoren, lortu zuten Europako Zirkuitua osatzea hiru probekin eta bat Zumaiara ekartzea: Txapelketak hiru proba ditu. Lehena Sintran (Portugal) jokatu zen, bigarrena Zumaian izango da eta hirugarrena Marokon jokatuko da.
Zumaian izango dira Munduko Zirkuituan (IBA World Tour) parte hartzen ari diren Yoan Florentin (Reunion Irla), Brahim Iddouch (Maroko), Yeray Martinez (Kanariar Irlak) eta Pierre Louis Costes (Frantzia), besteak beste. Costes munduko txapeldun izan zen iaz eta aurten hirugarren postuan dago oraingoz. Eta noski, etxeko hamaika bodyboardlariren buru Alex Uranga (13. munduko sailkapenean) eta Alex Odriozola (Europako txapeldun junior mailan eta Espainiako txapeldun). Gainera, Espainia, Portugal, Frantzia, Maroko, Kanariar Irlak eta Euskal Herritik etorritako goi mailako parte hartzaileak izango dira.
Kirola bultzatzeaz gain, festa giroa ere sortu nahi dute antolatzaileek. Eta helburu horrekin honako egitarau hau prestatu dute astebururako:
Urriak 26, ostirala: 00:30ean, The Grace of Dionysus taldearen kontzertua.
Urriak 27, larunbata: 17:00etatik 20:00etara eta 22:00etatik 23:00etara batukada Amaiako plazaren inguruan dauden tabernetan. 
23:00etan, batukadaren amaiera Tximista tabernan.
Ondoren, bodyboard bideoak. 
00:00etatik 03:00etara, DJ Alkantara.
01:00etan, bodyboard eta kamiseta zozketa.
03:00etan, bodyboard eta kamiseta zozketa.
UBICACIÓN
Playa Itzurun
Playa Itzurun
Zumaia
Gipuzkoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario