IÑIGO HA FINALIZADO BRILLANTEMENTE LA TEMPORADA
Zilarrezko domina lortu zuen asteburuan 500 metrotan Asturiasen jokatutako Espainiako txapelketan
IÑIGO PEÑA HA LOGRADO LA MEDALLA PLATA EN 500 METROS ESTE FIN DE SEMANA EN EN EL CAMPEONATO DE ESPAÑA CELEBRADO EN ASTURIAS ASTURIAS
Iñigo Peña (txapelarekin) egin zioten ongi etorrian. Recibimiento de sus amigos |
Iñigo Peña piraguistak amaitu du aurtengo denboraldia. Asteburuan Trasonako urtegian (Asturias) jokatutako Espainiako Txapelketeka izan du aurtengo azken proba. Senior mailan, zilarrezko domina lortu zuen mila metroko distantzian, eta 500 metroko proban laugarren izan zen. 23 urtez azpiko mailan lehena izan zen bietan. Emaitza bikain horiei gehitu behar zaie Europako Txapelketan lortutako brontzezko domina. Hori guztia ospatzeko ongi etorria egin zioten klubeko lagunek igandean Itsas kiroldegian.
Bestalde, Itxas-Gainek emaitza onak lortu ditu ibaietako Euskadiko Kopan.Larunbatean, Plentzian jokatu zen Euskadiko Kopako hirugarren proba. Senior mailan, K2an, Haize Galarraga eta Josu Ansola izan ziren irabazle, bigarren bikoteari minutu inguruko aldea ateraz. Jubeniletan, Ander Tolosak eta Jon Zendoiak garaipena lortu zuten, eta Laura Peña bigarren izan zen K1ean. Kadete mailan, Imanol Barruetabeñak eta Unai Gerekak irabazi zuten K2an, eta Kepa Txapartegi bigarren izan zen K1ean. Unai Azkune bosgarren izan zen, Itziar Elso hirugarren eta Irati Osa laugarren. K2an, Libe Etxaniz eta Jule Olaizoa hirugarren sailkatu ziren. Beteranoen artean, Xabier Osa izan zen onena. Azkenik, kluben sailkapenan hirugarren postua lortu zuen Itxas-Gainek.
Iñigo ha terminado la temporada,campeonato de España en Asturias con medalla de plata en mil metros,en 500 metros quedo en el cuarto lugar en menos de 23 años quedo en primer lugar con toda esta trayectoria tambien hay que decir que en el campeonato de Europa logro la medalla de bronce.
ZORIONAK IÑIGO
No hay comentarios:
Publicar un comentario