lunes, 25 de junio de 2012

AURKEZPENA ZUMAIAKO ARRAUNLARIAK PRESENTACIÓN DE LAS TRAINERAS DE ZUMAIA

Zumaiako Arraun Elkarteak

Xanti Zabaleta izango da mutilen entrenatzailea eta Kike Manterola emakumezkoena

Zumaiako Arraun Elkarteak hastear dagoen traineru denboraldian elkartea ordezkatuko duten arraunlari taldea aurkeztu zuen ostiral arratsaldean arranpla parean. Bi ontzi aterako ditu aurtengoan arraun elkarteak: gizonezkoen Zumaia-Altuna y Uria, eta emakumezkoen Zumaia-Salegi jatetxea.
Arraun elkarteak detaile polita izan zuen harrobiko arraunlariekin: banan-banan aurkeztu zituzten batel eta traineriletako denboraldiak burutu dituzten neska-mutilak. Ekitaldia aurkeztu zuen Maitane Urbieta esatariak esan bezala, «beraiek dira Zumaiako harrobia eta etorkizuna».
Denboraldi amaieran uzteko keinuak egin bazituen ere, Xanti Zabaleta oriotarra izango da gizonezkoen traineruaren entrenatzailea. 27 lagun ingururekin egin du lan neguan zehar, eta azkenean 19 arraunlari hautatu ditu. Hauei bi patroiak gehitu behar zaizkio. «Baja batzuk izan ditugu, baina uste dut iaz baino talde lehiakorragoa dugula. Gauza da TKE ligako beste taldeak ere indartu egin direla eta ikusiko dugu nola aritzen garen». Datorren asteburuan hasiko da San Miguel liga.
Xantik gogoratu zuen orain aste gutxi saria jaso zuela Zumaiak bere tostetan harrobiko arraunlari gehien eraman zituelako, eta eskerrak luzatu zituen kluba osatzen duten kide guztiei, arraunlari, zuzendaritzako kide, zaletu eta esponsorrei.
Iaz hainbesteko atentzioa erakarri zuen arraunketa motzarekin jarraituko duela gaineratu zuen, «traineruan sartu diren arraunlari berriei egokituta».

Emakumeen lehen froga
Zumaia-Salegi jatetxea emakumezkoen traineruak denboraldia hasi eta berehala izango du lehen froga. Uztailaren 7 eta 8ko asteburuan jokatuko dira Euskotren ligarako sailkatze estropadak. Getaria-Tolosa dagoeneko sailkatuta dago iazko irabazle bezala, eta beste hiru leku izango dira jokoan sei traineruren artean.
Aurten ere Joxe Enrike Manterola izango da entrenatzailea eta 17 arraunlari izango ditu denboraldirako. Talde nahiko estua. Orain hamabost egun Isuntza bandera irabaztetik dator trainerua eta esperantzak badituzte lau onenen artean sartzeko. «Denboraldia behetik gora egingo dugulakoan nago, baina froga garrantzitsuena denboraldia hasi eta berehala dugu. Ikusiko dugu», adierazi zuen Manterolak aurkezpen ekitaldian
Comienza la nueva temporada de las traineras.
El entrenador de los chicos sera Xanti Zabaleta
de las chicas Kike Manterola
Entre los chicos se formaran dos traineras y de chicas una, El fin de semana que viene comenzara la
Liga San Miguel  de chicos.
Las regatas de las chicas:
comenzaran el 7 y 8 de julio, la liga euskotren, y se compone con 17 chicas,esperemos que nos den tantas alegrias como el año anterior.
 Suerte para todos
GORA ZUMAIAKO ARRANULARIAK  ETA  ARRAUN ELKARTEA !!

No hay comentarios:

Publicar un comentario