Zumaiako Herri Eskola Gipuzkoako Txapeldun
Herri escola de Zumaia campeón de Guipuzcoa de ciclismo
en la modalidad de alevines
Datorren asteburuan iraupeneko txapelketa jokatuko da Urretxun. Alebin mailan, Ioritz Manterolak eta Gaizka Gurrutxagak badute aukerarik podiumeko borrokan sartzeko. Infantil mailan, berriz, finalerako sailkatzeko lehen helburua errezen gainditu beharko luketenak Markel Castillo eta Ian Zanon dira. Nesken artean, Eider Manzisidorrek ere baditu aukerak podiumeko borrokan sartzeko, nahiz eta aurten maila estreinatzen duen.
Gorka Etxabe, pistako Espainiako Txapelketara
Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak irabazi ondoren, Gorka Etxabek asteburu honetan Espainiako pistako txapelketetan hartuko du parte hartuko Euskadiko Selekzioarekin. Tafallan jokatuko dira txapelketak, ostiraletik igandera bitartean.
Errepidean, aurreko larunbatean Zumaian ihesaldi onean sartu ez arren, lan ona egin zuten Zumaiako txirrindulari Elkarteko-Viveros San Antongo kadeteek. Haritz Eizagirre erdi gaisorik ibili arren, denboraldiko posturik onena lortzeko gauza izan zen, 7. Amaitu baitzuen lasterketa. Gorka Etxabe gogotik saiatu zen hasieran ihesaldiekin, ez zuen zorterik izan baina azkenean 19. sailkatu zen; eta Mikel Santxezek ziklismoko bere lehen denboraldian tropelean amaitzeko gaitasuna izan zuen: 36. izan zen. Bizi-bizi ibili ziren txirrindulariak Zumaian, eta ia 39 kilometro orduko abiaduran osatu zuten lasterketa. Larunbat honetan Ataunen izango dute karrera kadeteek.
Juniorrek, berriz, bi lasterketa izan zituzten aurreko asteburuan. Arantzazuko igoeran, larunbatean, Ibon Egañak eta Jose Manuel Castillok karrera bukatu zuten. Ibon Egañak oso lan duina egin zuen, eta sailkapeneko erdi parean heltzea lortu zuen. Igandean, berriz, Mutrikun Euskadiko Txapelketa jokatu zen eta ez zuten lasterketa amaitzerik izan.
Igandean Donostiako Egia auzoan dute lasterketa.
ZORIONAK
MATTIN,JULEN,XABAT,EKAIN,ETA IORITZ
AUPA TXAPELDUNAK¡¡¡¡¡¡
Que contentos estan todos!
ResponderEliminar