jueves, 26 de noviembre de 2015

AZAROAN 28 TIK ABENDUA 3 EUSKARAN ASTEA -ZUMAIA-DEL 28 DE NOVIEMBRE AL 3 DE DICIEMBRE SEMANA DEL EUSKERA

Azaroaren 28tik abenduaren 3ra izango da Euskararen Astea


Sara Utrera
Euskararen Aholku Ba-tzordearen babesarekin, era askotako ekintzak antolatu ditu Zumaiako Udalak Euskararen Asterako, azaroaren 28tik abenduaren 3ra bitartean: euskarazko filmak, kantaldia, doumentala etab. izango dira.




Aurten, azpimarratzekoa da larunbat eguerdirako antolatu den ekitaldia: 'Euskararen ura, eskutik eskura'. 12:00etan Beheko plazan elkartu eta, trikitilariek lagunduta, kalejiran joango da jendea Sanjuaniturrira, euskararen aldeko ilara osatu eta ura elkarri pasatzera (bakoitzak bere katilua eraman behar du). Amaieran, mokadutxo bat emango da Torreberri aurrean.
Egitarauan azaltzen diren ekin-tzez gain, bada beste bat: 2016ko egutegi bana jasoko dute abenduaren 3an Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 4. mailara arteko ikasleek, etxera eramateko. Datorren urtean landuko den gaia 'Zumaiako leku-izenak' izango da.
Argazki jendetsua atera zen iazko Euskararen Astean.
Argazki jendetsua atera zen iazko Euskararen Astean. / ROMATET

No hay comentarios:

Publicar un comentario