viernes, 31 de marzo de 2017

KORRIKA HIZKUNTZEN JAIA --ZUMAIA SE UNE A LA KORRIKA EN FAVOR DEL EUSKERA


20. Korrika, «hizkuntzen eta hiztunen berdintasunaren jaia»

Otxandiotik Iruñerako bidea egingo du 2017ko martxoaren 30etik apirilaren 9ra, 1980ean euskararen aldeko lasterketa sortu zutenak omenduz

20. Korrika datorren urteko martxoaren 30ean hasiko da Otxandion, eta Iruñean amaituko da apirilaren 9an. Bizkaitik Nafarroarako bidean Euskal Herri osoa korrituko du, egingo ditu milaka kilometro batzuk eta aterako ditu errepidera milaka eta milaka herritar. 1980. urtean lehen aldiz antolatu zenean eman zitzaizkion ezaugarriei eutsiko die AEKk antolatutako Korrikak baina, orain arteko edizio guztietan egin den bezala, unean uneko ezaugarriei egokituko zaie. Eta une honetako ezaugarria aniztasuna dela azpimarratu dute asteazken honetan Donostiako San Telmo museoan egin den aurkezpenean.
Aurreneko Korrika haren lekukoa gordetzen den tokian aurreratu dituzte 20. ezaugarri nagusiak Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak eta Asier Amondo Korrikaren arduradunak. AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak ere han izan dira; 20. Korrikaren mezu nagusia bideratuko duen leloa osatzen lagundu dute, 'Batzuk' hitza osatzen duten letra handi eta koloretsuak -eta ekitaldia barrualdean egin denean, argiztatutak- eskuetan eutsiz.
Mugikak esan du «aurreko Korrika amaitu zenetik euskaraz bizitzeko hautua irmoago dagoela euskal gizartean». Bere esanetan, euskararen normalizaziorako ezinbestekoa da helduen espazioek ere euskaraz funtzionatzea: «Horretan da AEKren urteotako zeregin nagusia».
«Dena den, oraindik ere euskaltegiei zuzendutako baliabideak ez nahikoak dira», adierazi du Mugikak. 'Batzuk' izango da Korrikaren leloa, hizkuntza, kultura eta mundu ezberdinek osatzen duten aniztasuna irudikatu nahian. ‘Bat’ eta ‘zuk’ hitzen arteko jolasa da, herritarrak euskarara gonbidatzeko: «Hizkuntzen eta hiztunen berdintasunaren aldeko jaira». Asier Amondok azaldu du leloa: «Hizkuntza, Kultura, Mundu ‘BAT’ sendotzeko bidean, ‘ZUK’ ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntza-aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz».
Korrikaren sortzaileak omenduko dituzte 20. edizioan. 1980. urtean jarri zen abian lehendabiziko Korrika eta, geroztik, «euskalgintzaren, euskal kulturaren eta euskararen erreferentzia bihurtu da», Amondoren hitzetan. Korrikak batu egiten duen 

ekimena dela nabarmendu du, eta irudi koloretsua erabiliko dute 20. edizioan, hori islatu nahian.

Ayer a las 17:00 de la tarde daba el pistoletazo de salida desde Ochandio y alcanzará nuestro municipio el próximo día 5 de madrugada, concretamente a las 02:54 de la noche del martes al miércoles. El Ayuntamiento también ha querido formar parte de esta 20 edición y se ha hecho con el kilómetro 1390.1. Ahora anima a la ciudadanía a que participen y formen parte de esta carrera por el euskera. 

Para leer más:
http://zumaia.eus/es/noticias/ya-ha-comenzado-la-20-edicion-de-korrika

No hay comentarios:

Publicar un comentario