Patxi Saizek euskal kantu tradizionalean eta kantautoreen tradizioan oinarritzen den hamaika kantuz osatutako ITXAROPENA izeneko disko berria dakarkigu. Izan ere, jorratzen diren gai guzietan itxaropena baita kantuen xede nagusia.
Auto-ekoizpena
den disko hau, Musikorta eta Noizbehinka estudioetan grabatua eta nahastua izan
da 2010 urtean zehar.
Patxi
Saizen ahotsa eta gitarra dira oinarri kantu guztietan, ahotsaren esentzia izanik
ardatz nagusiena; hain zuzen ere, bi ahotsetan diren abestietan nabariagoa da
esentzia hori bere gordintasunean. Kantautore
izaera oinarri izanik, diskoa instrumentazio ezberdinez jantzita
azaltzen zaigu: pianoa, akordeoia, biolina, oboea, armonika, baxua eta perkusio
ezberdinak.

Bere
kantuetan herrimina, espetxea, amodioa, barne hausnarketa… dira jorratzen diren
gaiak eta, bereziki, itxaropena izanik, oro har, aterabide nagusia.
PARTAIDEAK
Patxi
Saiz: ahotsa gitarra eta baxua.
J.Luis
Aranburu: akordeoia eta teklatua.
Xabier
Azkarate: perkusioa
Josu
Salegi: oboea
Amaia
Aranaga: biolina

No hay comentarios:
Publicar un comentario