domingo, 6 de mayo de 2012

BERTSO ESKOLEN EGUNA ZUMAIAN

Iñaki Agirrezabalaga, Joanito Dorronsoro,
Xabier Azkue eta Edurne Soraluze. :: ROMATET

300 bat haur, irakasle eta guraso etorriko dira; lipdub bat grabatu eta gero, bertso saioa izango dute Maria eta Jose ikastetxean

Gipuzkoako Bertso Eskolen zortzigarren eguna ospatuko da igande honetan Zumaian. Egunean zehar zenbait ekitaldi izango dira eta horiek jarraitzeko Gipuzkoa osoko 300 bat lagun izango dira herrian, haur, irakasle eta gurasoen artean.
Egunak emango dituenaren berri azaldu zuten atzo Alondegian egin zen prentsaurreko batean. Bertan izan ziren Iñaki Agirrezabalaga alkatea, Edurne Soraluze, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko transmisio eragilea, eta Joanito Dorronsoro eta Xabier Azkue, Zumaiako Bertso Eskolaren izenean.
Igandean, goizeko 10:30ean elkartuko dira Beheko Plazan Gipuzkoa osotik etorritako haurrak. 10:45ean, eta eguraldia lagun bada, lipduba grabatuko dute Alde Zaharreko kaleetan zehar. 13:30ak aldera bazkaria izango da eta ondoren jolas bereziekin gozatzeko aukera izango dute.

Arritxu Goikoetxeak eta Arritxu Bidasorok
jantzi zioten kamiseta Sanjuaniturriko
 Maritxuri.
. :: AITOR MENDILUZE/ROMATET
Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, bertso-trama berezia egingo da Maria eta Jose ikastetxeko aretoan. Josu Goikoetxea arituko da gai-jar-tzaile lanetan, eta kantuan Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Aitor Sarriegi izango dira. Ekitaldiaren amaieran, goizean zehar grabatutako bideoa ikusteko aukera izango dute haurrek, eta 18:00ak inguruan emango zaio amaiera aurtengo Bertso Eskolen egunari. Arratsaldeko bertso saioa herritarrei zabalik egongo dela eman zen jakitera. Horretaz gain, goizeko grabazioan parte hartu nahi duen haurrik egonez gero, Alde Zaharrera inguratzea besterik ez dute.



Bertsolaritza-eskoletan aritzen diren gaztetxoen ordezkaritza izango da igandean Zumaian. Edurne Soraluzek azaldu zuenez, Hezkun-tza Arautuko proiektuan Gipuzkoako 9.329 neska-mutikok jasotzen dituzte eskola hauek herrialdeko bederatzi bailaratan, 49 herrietan banatuta dauden 124 ikastetxeetan. «Iaz baino seiehun gehiagok», azpimarratu zuen.
Gipuzkoako Bertso Eskoletan, berriz, 715 pertsonen parte har- tzen dutela gaineratu zuen. «Parte-hartzaile kopuru altuena haurren bertso eskoletan dago, %68,67; helduetan, berriz, %31,33 dira».
Zumaiari dagokionez, «ikastetxeetan bertsolaritza ematen zela ikusita, azken urteetan erlaxazio bat» izan dela azaldu zuen Xabier Azkuek. «Hala ere, gaian sakondu nahi badute, ateak irekita dituzte». Zumaiako Bertso Eskolak hiru talde ditu gaur eguna: bi Zumaian bertan, eta hirugarrena Oikian. Zumaian Markel Peñalba eta Maialen Velarde dira irakasleak, eta Oikian Unai Gijarro.
Soraluzek eskerrak luzatu zizkien Gipuzkoako Foru Aldundiari, «transmisio proiektuari ematen dion sostenguagatik eta Bertso Eskolen Egunari laguntza emateagatik», eta Zumaiako Udalari, «krisi garai honetan egun hau antola-tzeko eman dituen erraztasunengatik».
Zumaia aitzindaria
Bertso eskolen jardunean Zumaia aitzindaria izan dela gogoratu zuen Iñaki Agirrezabalaga alkateak. «Orain 30 urte hasi zen Ikastola bertso irakaskuntza ematen Joanito Dorronsororen eskutik, eta herrian antolatu diren ekitaldietan ikusten da zer nolako fruituak eman dituen». Bertsoen aldeko apustua egin behar dela nabarmendu zuen alkateak. Zentzu horretan, Udalaren «apustua sendoa» dela gaineratu zuen.
Aitzindaria bakarrik ez, Zumaia une hartan, orain 30 urte, «bakarra» izan zela aipatu zuen Joanito Dorronsorok. «Zumaia aitzindaria eta bakarra izan zen garai hartan pertsona bati ordaintzen bertsolaritza hezkuntza emateko». Bertsolaritzaren apustu hori momentu garrantzitsu batean eman zela esan zuen, «bertsolaritzaren transmisio naturala, baserrietan ematen zena, hiltzera zihoanean, mugimendu bat eman zen eta eskolek hartu zuten lekukoa gero gaztetxoei eskaintzeko».
1980eko garai hartan Arrasaten, Zumaian eta beste herri batzuetan eman zen «amets» hark jarraipena izan zuela azpimarratu zuen Joanitok. «Bertsolaritza eskoletan sartu zen, jendea liberatu egin zen, materiala ere sortu zen eta garai hartan egindako lanak oraindik ere bere fruituak ematen jarraitzen du», azaldu zuen.


eguna

300 haur inguru batu ziren igandean Zumaian ospatu den Gipuzkoako Bertso-eskolen VIII. Egunean. Goizeko hamarretarako Eusebio Gurrutxaga plazan kolore gorria nagusitu zen, gorria izan baita aurtengo kamisetaren kolorea, olagarro baten irudia daramana. Lehen unetik giro ederrean ospatu zuten aurtengo Bertso-eskolen eguna. Lip-dub-a grabatzea izan zuten lehen egitekoa. Taldetan banatu ziren Alde Zaharreko kale ertzetan, eta aldez aurretik propio prestatuta zekarten abesti bat dantzatzeari ekin zioten. Bapo bazkaldu ondoren, Jon Urbieta DJ-ak dantzan jarri zituen hainbat neska-mutil. Bertso-tramarekin amaitu zen ospakizuna.

1 comentario:

  1. Oso polita bideoa eta Zumaiako alde zaharrean hainbeste jende ikustea!

    ResponderEliminar